Oinarrizko Gimnasioa

Kirol Guneko -1. solairuan kokatutako aretoa, oinarrizko prestakuntza fisikoa burutzeko egokia da. Bertan gune ezberdinak bereizten dira: kardiobaskularra;gihar-talde garrantzitsuenak entrenatzeko makinak; luzaketa gunea; eta, pisu librea. Begiralerik gabeko gunea da. Sarrera librea da 16 urtetik gorako kirolari federatuentzat. Zure osasunaren mesedetan, erabilerarako arauak eta gomendioak zehaztasunez irakur itzazu aretora sartu aurretik.