Asteburuko doako kirol jarduerak abonatuentzat, abian
2022/11/18

Larunbat eta igande arratsaldeetan, 17:30etatik 19:30era bitartean
Azaroan hasiko dira abonatuentzako doako asteburuko jarduerak; larunbat eta igande arratsaldeetan familian gozatu ahal izango ditugun taldeko jarduerak. Bi dira programatutako jarduerak: jolasak igerilekuan eta patinaje edo irristaketa familian. Horietaz gozatu ahal izango dugu hurrengo bost asteetan jarraian, azaroaren 19tik hasi eta abenduaren 18ra bitartean. Begirale batek gidatutako eta gainbegiratutako jarduerak, bi ordukoak eguneko, M. Angel Blanco kiroldegian eta Aritzmendi pilotalekuan egingo dira. Esan bezala, doan kiroldegiko abonatu diren herritarrentzat.
Horietako jarduera bakoitzaren datak eta ordutegia ondorengo hauek dira:
Igerilekuko jolasak
- Larunbat arratsaldetan:
- Ordutegia: 17:30-19:30.
- Egunak: azaroak 19 eta 26. Abenduaren 3, 10 eta 17a.
- Begirale batek zuzendu eta gainbegiratutako jarduera.
- Lekua: M.A. Blanco udal kiroldegia
Patinajea familian
- Igande arratsaldeetan.
- Ordutegia: 17:30-19:30.
- Egunak: azaroak 20 eta 27. Abenduaren 4, 11 eta 18an.
- Begirale batek zuzendu eta gainbegiratutako jarduera.
- Lekua: Aritzmendi pilotalekua.
Laburbilduz, aitzakiarik gabe geratu gara, asteburuko gure aisialdian eta familian kirolik ez egiteko.
Pdf-a jeitsi