Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



Ermua Kirolak: egitarau berria bizitza aktibo eta osasungarrirako

2022/09/19

Ermua Kirolak: egitarau berria bizitza aktibo eta osasungarrirako

Irailetik urte amaierara bitartean udal instalazioetan burutuko diren kirol jarduerak jasotzen dituen informazio triptikoa aurkeztu berri dugu. Bertan, Miguel Angel Blanco kiroldegiko premium jardueren egutegiari buruzko informazioa, berrikuntzak, zuzendutako jarduerak eta helduentzako eta haurrentzako kirol ikastaroak biltzen dira, baita tokiko elkarteen proposamenak eta udal kirol instalazioen harremanetarako datuak ere.

 

Argitalpen honen helburua Ermua Kirolaken eta Udal kirol zerbitzuaren ikuspegi globala eskaintzea da, baita klub eta talde ezberdinek eskaintzen dituztenena ere, bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko.

 

Cross Traineko instalazio berria Betiondon

 

Denboraldi honetan, jarduera berria estreinatuko da Betiondon: crosstrain. Hainbat ariketa fisiko batzen dituen erresistentzia kirola da. Hainbat gaitasun eta trebetasun lantzen ditu: erresistentzia kardiobaskularra eta arnasketakoa, erresistentzia muskularra, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, arintasuna, psikomotrizitatea, oreka eta zehaztasuna.

 

Gaurtik aurrera, astelehenetik ostegunera, egunean bi saio eskainiko dira. Jardueraren prezioa abonatuentzat 16,30 eurokoa da, eta abonatuak ez direnentzat 25,25 eurokoa.

 

Nabarmendutako jarduera: entrenamendu funtzionala

 

Miguel Angel Blanco kiroldegiak Premium jarduera ugari eskaintzen jarraitzen du astelehenetik igandera, mugarik gabe, hilean 44 euroan. Proposamen guztien artean, lauhileko honetarako entrenamendu funtzionala nabarmentzen da, giza gorputzaren mugimendu naturaletara egokitzen diren ariketak egitean oinarritzen den ekimena, muskuluak eta artikulazioak modu globalean lantzeko. Entrenamendu funtzionalean parte har dezakezu astearte eta ostegunetan 17:30etik 18:25era.

 

Running talde berria

 

Irailaren 20tik aurrera running talde berri bat bilduko da Betiondoko atletismo pistan. Talde hau osatzen duten pertsonak astearte eta ostegunero elkartuko dira 17:30etik 18:25era. Informazio gehiago 943 17 90 90/943 17 03 03 telefonoetan.

 

Txangoak Artarrairen eskutik

 

Triptiko informatiboak herriko kirol taldeek antolatzen dituzten jarduerak ere jasotzen ditu. Oraingo honetan, Artarrai Mendi Taldearen txango egutegia kontsultatu ahal izango dugu, eta, datozen hilabeteetan, Donejakue Bidearen Nafarroako zatia, Ordesa, Hiru Txikiak, Toloño eta Oiz bisitatuko dituzte, besteak beste.

Pdf-a jeitsi

Ermua Kirolak

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua

T. 943 17 90 90 /

kirolak@udalermua.net