Erabiltzaileak eta ikastarogileak gustura daude ematen dugun zerbitzuarekin
2023/01/18

Udal Kiroletako instalazio eta zerbitzuetako erabiltzaile eta ikastarogileek balorazio oso positiboa egin duzue, eta, oro har, nota altua eman diozue zerbitzuari (8,48 puntu) erabiltzaile diren pertsonen gogobetetze-galdetegiaren dartuetatik ondorioztatzen denez. Datu hori bat dator kontsultatutako item guztien baturatik lortutako puntuazioarekin (8,31 puntu).
Ondoen baloratutako alderdiak honako hauek dira: monitoreen trebakuntza profesionala eta pedagogikoa, hasteko ordutegia betetzeko puntualtasuna eta aprobetxamendua, bai eta saioen prestakuntza eta antolaketa ere; 8,8 eta 8,9 puntuko zenbakidun notak eman baitizkiote, bikaintasunetik...
+ irakurri
+ irakurri
Asteburuko doako kirol jarduerak abonatuentzat, abian
2022/11/18

Larunbat eta igande arratsaldeetan, 17:30etatik 19:30era bitartean
Azaroan hasiko dira abonatuentzako doako asteburuko jarduerak; larunbat eta igande arratsaldeetan familian gozatu ahal izango ditugun taldeko jarduerak. Bi dira programatutako jarduerak: jolasak igerilekuan eta patinaje edo irristaketa familian. Horietaz gozatu ahal izango dugu hurrengo bost asteetan jarraian, azaroaren 19tik hasi eta abenduaren 18ra bitartean. Begirale batek gidatutako eta gainbegiratutako jarduerak, bi ordukoak eguneko, M. Angel Blanco kiroldegian eta Aritzmendi pilotalekuan egingo dira. Esan bezala, doan kiroldegiko abonatu diren...
+ irakurri
+ irakurri
Euskadiko eskubaloiko selekzioak berriro arituko dira Udal Kiroldegian
2022/11/10

Euskal Eskubaloi Federazioak eta Ermua Kirolak-ek lankidetzan jarduteko akordiora iritsi gara, euskal klubetako maila ezberdinetako selekzio taldeetan parte hartzeko jokalariek gure herrian entrena dezaten urte amaitu artean. Elkarren segidako hiru igandetan, beren klubetan nabarmentzen diren promes gazteek saio teorikoak, teknikoak eta fisikoak egingo dituzte elkarrekin, ezagutzak finkatzeko eta talde blokea sendotzeko.
Entrenamendu saio horiek Miguel Angel Blanco kiroldegian egingo dira aipatutako azaroaren 13an eta 27an eta...
+ irakurri
+ irakurri
Igerileku txikirako ez da erreserbarik behar; sauna eta lurrun-bainuan edukiera gehitu
2022/10/11

Bi ohar eman berri ditugu M. Angel Blanco kiroldegiko instalazioetako erabiltzaileoi. Pandemian beharrezkoak eta aplikagarriak ziren erabilera- eta edukiera-mugak kendu edo arindu du. Urritik, udal kiroldegiko igerileku txikia erabil dezakegu, aldez aurretik erreserbarik egin gabe. Hau da, modu librean erabili dezakegu, pandemia aurretik bezala.
Hala ere, kontuan izan behar dugu astelehenetik ostegunera Igeriketa Haur Eskolak ontzi hori erabiltzen duela hainbat ikastarorako. Hain zuzen ere, hiruhileko honetako astearte eta ostegunetan igerilekua 17:00etatik 17:30era erreserbatua dute. Eguneko gainerako orduetan, espazio hori libre erabili dezakegu eta guztion...
+ irakurri
+ irakurri
Ia berrogeita hamar haurrek parte hartuko dute Multikirola jardueretan
2022/10/07

Ermua Kirolak-ek eta Anaitasuna Ikastolako Ikasleen Gurasoen Elkarteak Multikirola jarduera antolatu dugu elkarlanean. Ekimen honetan Anaitasunako Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailetako 46 haurrek parte hartuko dute, eta urritik ekainera bitartean hainbat kirol ezberdin probatzeko eta lehen harremana izateko aukera izango dute, euren aukeretara edo interesetara gehien egokitzen direnak zeintzuk diren ikusteko.
Ermua Kirolak-en 6 urtetik aurrera kalitatezko hastapeneko kirol anitzeko jardueraren garrantzia azpimarratzen dugu. 55 minutuko saioak izango dira, eta parte hartzen duten pertsonen interesak eta jokabideak errespetatuko dituen...
+ irakurri
+ irakurri