Abantailak
- SPA Gunea
- Igerileku Klimatizatuak.
- M.A. Blanco Udal Kiroldegiko Oinarrizko Gimnasioa (16 urtetatik aurrera).
- Betiondo Kirol Guneko Oinarrizko Gimnasioa (16 urte baino gehiagoko kirolari federatuentzat).
- Betiondo Kirol Guneko Rokodromo-Boulderra.
- Frontoia eta Squash Pista (goizeko ordutegian lanegunetan).
- Sauna eta Lurrin Bainua.
Erreztasunak
- Instalazioen erreserba egitean lehentasuna izatea, zazpi egun eta ordu erdi aurretik egiteko eskubidearekin.
- Ikastaroetan izena-emateko lehentasuna.
- Ikastaro eta jardueren kuotetan murrizketak eta deskontuak.
- Erreserbak telefonoz egitea.
- Instalazioen hileko ordu zehatz baterako errerbak egitea (frontoia, squash, kirol anitzeko pista, futbol zelaia, etab.).
Abonua oraindik ez baduzu, zeren zain zaude?
Ondorengo inprimakia bete (inprimakia jeitsi) eta eraikin nagusian entregatu ezazu (ikus kontaktua)
dagokion abonu motaren beharrezkoa den dokumentazioarekin batera.
Famili abonuentzako dokumentazioa
- Izena emateko inprimakia beteta (inprimakia jeitsi).
- Bizikidetza-unitateko kide guztien NANaren kopia alde bietatik. 14 urte baino gazteago izanez gero eta NANik eduki ezean, Famili Liburuaren fotokopia.
- Bizikidetza-unitateko kide guztien bizikidetasun-egiaztagiria.
- Famili Liburuaren fotokopia edo Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Egitezko Bikoteen Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria.
- Hala denean, desgaitasun-graduaren ziurtagiria.
- Abonuaren ordainketa egin izanaren egiaztagiria (ES29 2095 0040 6091 2063 3922 Kutxabank kontuan diru-sarrera egin).
- Txartel zaharrak, lehen abonatua izandakoa izanez gero eta entregatu ez badira.
Banakako abonuentzako dokumentazioa
- Izena emateko inprimakia beteta (inprimakia jeitsi). Adin txikikoen kasuan aitak/amak edo tutoreak sinatu beharko du.
- NANaren fotokopia alde bietatik. 14 urte baino gazteago izanez gero eta NANik oraindik eduki ezean, Famili Liburuaren fotokopia eta bere ordezkariaren NANaren kopia.
- Abonuaren ordainketa egin izanaren egiaztagiria (ES29 2095 0040 6091 2063 3922 Kutxabank kontuan diru-sarrera egin).
- Txartel zaharra, lehen abonatua izandakoa izanez gero eta entregatu ez bada.